XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antton: Baina Maialen!

Neu naizela!

Maialen: Ez, zu ez zara Antton.

Haurrei galdetuko diet.

Haurrok, nor da hau?

(Haurrek erantzuten dute)

Maialen: Nola?

Ez dut ulertzen.

Haurrok, garbiago hitz egin ezazue.

Bestela ez dut ezer ulertuko.

Ea, nor da hau?

(Haurrek berriz erantzuten dute)

Antton: Ikusten?

Neu naiz Antton.

Maialen: Ba, ez dut sinisten.

Denok gezurretan ari zarete.

Haurrok, gezurra esan didazuela?

(Haurrek erantzuten dute)

Antton: Maialentxo, sinestu, bestela ezingo naiz gustora egon, mesedez!

Maialen: Sinestu beharko!

Bestela, lagunik gabe geldituko naiz eta!

Ama: (Kanpotik) Antton, etor zaitez etxera, enkargu bat dut zuretzat.

Antton: Ai ama!

Eta orain zer egingo dut?

Ezin naiz etxera joan, amak ezin nau horrela ikusi, Maialen.

Zer egingo dut?

Lagunduidazu.

Maialen: Ez dakit zer egin dezakegun, ea, ea...

Ez zait ezer bururatzen, haurrei galdetuko bagenie?

Antton: Ongi da.

Haurrok, zer egingo dugu?

(Haurrek erantzuten dute)

Maialen: Ez dakizuela ezer?

Ba, Antton, ez dakit zer egingo dugun!

Antton: Mugi, nire ama dator.

Ama: Antton!

Mugitu!

Ez dut egun osoa zure zain egoteko!